San Jose-Jesuitak ikastetxea 1880 urtetik Durangoko erdigunean kokatuta dagoen ikastetxea da eta 0 eta 18 urte bitarteko ikasleak hartzen ditu (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa).
Jesuitak Durango-k 1100 ikasle inguru ditu eta metodologia eraginkorren bidez eta sakontasun kritikoz pentsatzen irakasten du, bizitza guztirako gaitasunen garapena sustatuz. Inazioren eredu pedagogikoaren bitartez, ikasleen osotasuna lantzen du, giza eremu akademiko, espiritual, emozional, eskolaz kanpokoa eta soziala zainduz. Ikasle eleaniztunak indartzen ditu, beti ere euskara komunikatzeko oinarrizko hizkuntza izanik.
Besteentzat eta besteekin lan egiten duen belaunaldi berri bat sortzea da helburua, gizartea tokian tokitik eta mundu guztia eraldatzearekin konprometitu eta trebatuta dauden ikasleak garatuz.